Mendebaldeko musker berde

Mendebaldeko musker berde
Irudi gehiago
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaSquamata
FamiliaLacertidae
GeneroaLacerta
Espeziea Lacerta bilineata
Daudin, 1802
Banaketa mapa
Eguneko zikloaeguneko

Mendebaldeko musker berdea (Lacerta bilineata), hegoaldeko Europan jatorria duen eta Ipar Amerikara zabalduriko Lacertidae familiako muskerra da[1]. Duela gutxira arte musker berdearen azpiespezietzat jotzen zuten adituek baina egun berezko espezie dela onartzen dute.

Deskribapena

Mendebaldeko musker berdea tamaina ertaineko Saurio bat da, muturretik kloakara gehienez 13 cm ingurukoa; isatsa gorputza baino bi aldiz luzeagoa izan ohi da. Nahiko estilizatua da, sendoa zahartzean, buru txikiarekin, arrek emeek baino handiagoa dute. Gorputz-adarrak proportzionalak dira, bost hatz ditu lau hanketan eta azazkalak dituzte. Bizkarreko ezkatak txikiak eta luzangak dira; bentralak handiak dira, angeluzuzen samarrak eta orokorrean sei ilaretan antolatuta. Helduen bizkarraren kolorea berdea da, orban beltzekin, orokorrean erretikulatua; sabela horia edo hori-berdexka. Araldian dauden arrek eztarria urdin-kobalto koloreko oso deigarria izaten dute. Gazteak marroi-berdexka kolorekoak dira edo baita grisaxka-berdexkak ere, eta alboko marra zurixka bat edo bi oso markatuak izaten dituzte. Beste musker-espezie batzuen kumeetan ohikoak diren alboko orban zuriak falta zaizkie.

Karaktere bereizgarriak: ezkata okzipitala frontala baino estuagoa eta askotan interparietala baino ere bai; sabeleko ezkatak 6 ilaratan. Ezkata rostrala narinaren ertzean.[2]

Biologia eta ohiturak

Araotzen 2024ko ekainaren 8an

Musker berdea lurraldekoia da, habitat ugaritan aurkitzen dena, nahiz schreiber muskerrak ez bezala, ur inguruetatik ihes egiten duen. Udaberrian, bikoteak sortzen dira eta, denbora batez, arra eta emea elkarrekin behatuko dira, oso lotuak. Arren bat beste baten lurraldean sartzen bada, azken honek eraso egiten dio eta ihes eginarazten dio. Arrautzak errutea udaberriaren amaieran egiten dute; eme bakoitzak 1,5 eta 2 cm bitartean neurtzen duten arrautzak, 5 eta 20 bitartean jartzen ditu, arrailetan edo harri baten azpian lurperatuta, balizko harraparietatik ondo babestuta. Normalean bigarren errunaldi bat egiten dute urteko eguraldi baldintzak onak badira, irailaren erdialdean edo pixka bat lehenago, urtearen arabera, kumeak jaiotzen dira. 8 cm inguru neurtzen dute, horietatik 5 isatsari dagozkio.

Mendebaldeko musker berdea gizakiarekin oso ohituta dago eta ingurunearekin oso mimetikoa da; belardi eta sastraketan gordetzea eta bizitzea gustatzen zaion tokietan, oharkabean pasatzeko leku egokiak aurkitzen ditu. Leku hauetan izugarrizko konfiantza du eta gizakien presentzian normalean mugitu gabe jarraitzen du eta azken momentuan bakarrik egiten du ihes. Batzuetan 20 cm-ra hurbildu arte geldik egoten da, ihes egiteko asmo barik, gure mugimenduei adi. Ez dago zuhaitzetara igotzen ohituta.

Haien elikadura askotarikoa da; intsektuak, moluskuak, lur-zizareak, araknidoak, kukurutxak, etab.

Banaketa, habitata eta estatusa

Musker berdea oso hedatua dagoen Europako erdialdeko espeziea da. Iberia hezean dago, ipar mendebaldeko eskualdean izan ezik.

Espezie hau gure lurralde osoan dago, eskualde mediterraneoan izan ezik; izan ere, Kantabriako mendilerroaren hegoaldean eta Ebro ibaiaren inguruetan, Sobronetik Errioxaraino, ez dago. dagoen eremuetan schreiber muzkerrarekin batera aurkitzen da baina, bi espezieak daudenean, habitat desberdinak okupatzen dituzte edo habitat bereko leku ezberdinetan kokatzen dira. Musker berdea oso espezie arrunta da eta leku guztietan dago, itsasoaren mailatik 950 metroko garaierara arte. Kantauri isurialdean ubikista da eta, zenbait eremutan ingurunearen idortasun erlatiboa izan arren, beti aurkitzen du bere eskakizunetarako leku egokia. Leku heze samarrak gustatzen zaizkio.

Landaredi ugariko lekuetan bizi da, gordetzeko lekuak daudenetan, Beste habitat batzuetan bere presentzia banatuagoa da.

Espezie honen populazioak ugariak dira eta ongi egituratutako populazio asko dituzte; isurialde atlantikoan oso ugaria da Mediterraneoan ere ohikoa.

Erreferentziak

  1. Valentin Pérez-Mellado, Marc Cheylan, Philippe Geniez, Hans Konrad Nettmann, Benedikt Schmidt, Richard Podloucky, Roberto Sindaco, Antonio Romano (2009). Lacerta bilineata IUCNren Zerrenda Gorria
  2. (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A., 126 or. ISBN 84-7542-639-5,..

Kanpo estekak

Araozko kontuak

Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q739025
  • Commonscat Multimedia: Lacerta bilineata / Q739025
  • Wikispecies Espezieak: Lacerta bilineata

  • Wd Datuak: Q739025
  • Commonscat Multimedia: Lacerta bilineata / Q739025
  • Wikispecies Espezieak: Lacerta bilineata