Mesofilo (mikrobiologia)

Biologian eta bereziki mikrobiologian, organismo mesofiloak beren hazkuntzarako tarteko tenperaturak behar dituztenak dira, 15 eta 45 °C-en artekoak. Psikrofiloen (tenperatura hotzak behar dituztenen) eta termofiloen (tenperatura altuak behar dituztenen) artean kokatzen dira, beraz, organismo mesofiloak.

Mesofiloen tenperatura optimoa 30-40 °C-en artekoa da. Tenperatura horiek odol beroko animaliarenak direnez, mikroorganismo mesofiloak animaliengan bizi ohi dira, sinbionte edo patogeno gisa.

Mesofilo asko ere mikrobiologia industrialean erabiltzen dira: bakterio laktikoak esnekien ekoizpenean (gazta, jogurta...) eta legamiak garagardo eta ardogintzan.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q669652
  • Commonscat Multimedia: Extremophiles / Q669652

  • Wd Datuak: Q669652
  • Commonscat Multimedia: Extremophiles / Q669652