Moreau Doktorearen Uhartea

Moreau Doktorearen Uhartea
Lehen argitalpenaren azala.
Datuak
IdazleaHerbert George Wells (1896)
Argitaratze-data1896
Generoazientzia-fikzioa
Jatorrizko izenburuaThe Island of Doctor Moreau
Hizkuntzaingelesa
Herrialdea Erresuma Batua
BildumaLiteratura

Moreau Doktorearen Uhartea (jatorrizko ingelesezko izenburua The Island of Doctor Moreau) Herbert George Wells ingeles idazleak idatzitako zientzia-fikziozko eleberri bat da. Lehenbizikoz, 1896an William Heinemannek argitaratu izan zuen. Liburuan gizartea, gizataldea eta gizakien nortasuna, Jainkoa izatearen jokoa eta darwinismoa jorratzen dira.

Argumentua

Bibisekzioan oinarritutako, animaliak bizirik daudela burututako disekzioak, hainbat esperimentu burutu ostean, Londresko zientzialarien komunitateak izugarrikeri hauekin nahigabeturik Moreau doktorea behin betiko kaleratuko du eta inork ez du haren berri gehiagorik izango.

Handik urte batzuetara, itsasontzi baten hondoratzetik bizirik atera den Pendrick izeneko gizon bat itsasoan galduriko uharte batera iritsiko da. Uharteko jaun eta jabe lehen aipatutako Moreau doktorea da, bertan ia gizaki izaera duten animalien arteko nahasketa eta bilakaeratik sorturiko izaki arraza bat garatu du.

Pendrickek Moreauren animaliei buruzko tesiak onartzen amaituko du, nahiz eta Morau berarekin haserretu, Pendrickek zenbait espezien disekzioa ekidin nahi baidu. Azkenean, Moreau berak sortutako izakietako bat den puma gizonarekin borrokatu eta biak hilko dira.

Zinema

  • L'ille d'Epouvante (1913), Joe Hammanek zuzendutako film mutua.
  • Island of Lost Souls (1933), Charles Laughton eta Bela Lugosi aktoreek antzeztua.
  • Terror is a Man (1959), Francis Lederer, Greta Thyssen eta Richard Derr aktoreek antzeztua.
  • The Twilight People (1972), John Ashley aktoreak antzeztua.
  • The Island of Dr. Moreau (1977), Burt Lancaster eta Michael York aktoreek antzeztua.
  • The Island of Dr. Moreau (1996), Marlon Brando eta Val Kilmer aktoreek antzeztua.

Kanpo estekak

  • Moreau Doktorearen Uhartea eleberria ingelesez irakurgai. Gutenberg proiektua (Ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q718268
  • Commonscat Multimedia: The Island of Doctor Moreau / Q718268

  • Wd Datuak: Q718268
  • Commonscat Multimedia: The Island of Doctor Moreau / Q718268