Nadia Nadim
Nadia Nadim | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() ![]() | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Herat, 1988ko urtarrilaren 2a (36 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizilekua | Manchester | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa alemana daniera persiera urdua hindia frantsesa daria arabiera | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria eta zirujaua | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | aurrelaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 175 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Erlijioa | islama | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
nadianadim.com | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Nadia Nadim (Herat, Afganistan, 1988ko urtarrilaren 2a) daniar herritartasuna duen afganiar futbolaria da. Ameriketako Estatu Batuetako Emakumezkoen Futbol Liga Nazionaleko Racing Louisville Futbol Klubean jokatzen du aurrelari postuan. Danimarkako emakumezkoen futbol selekzio nazionalarekin nazioarteko partidak jokatu izan ditu.
Bizitza
Heraten jaio zen 1988ko urtarrilaren 2an. Aita Afganistango armada nazionaleko jenerala zuen. 12 urte zituenean talibanek aita hil zioten. Orduan, amak bost alabekin Europarako bideari ekin zion Afganistandik ihesi. Giza-trafikatzaile bati ordainduta Pakistanera heldu ziren eta handik Italiara joatea lortu zuten pasaporte faltsuekin. Han, kamioi batean ezkutatu eta Danimarkara iritsi ziren, non babes politikoa eskatu zuten. Danimarkan futbolarekiko zaletasuna piztu zitzaion.
Taldeak
Taldea | Herrialdea | Urteal |
---|---|---|
IK Skovbakken | ![]() | 2006 – 2012 |
Fortuna Hjørring | ![]() | 2012 – 2015 |
Sky Blue F.C. | ![]() | 2014 – 2015 |
Portland Thorns | ![]() | 2016 – 2017 |
Manchester City | ![]() | 2018 |
Paris Saint-Germain | ![]() | 2019 – 2021 |
Racing Louisville FC | ![]() | 2021 - gaur egun |
Palmaresa
Txapelketa nazionalak
Titulua | Taldea | Herrialdea | Urtea |
---|---|---|---|
Danimarkako Kopa | Fortuna Hjørring | ![]() | 2009 |
Elitedivisionen | Fortuna Hjørring | ![]() | 2013-14 |
AEBtako Emakumezkoen Futbol Liga Nazionala | Portland Thorns FC | ![]() | 2017 |
Division 1 Féminine | Paris Saint-Germain | ![]() | 2020-21 |
Kanpo estekak
Datuak: Q531727
Multimedia: Nadia Nadim / Q531727