Nekrosi

Nekrosia duen 11 urteko ume baten hanka

Nekrosia[1] (antzinako grezieraz: νέκρωσιςnékrōsis; euskaraz: «heriotza») gorputzeko ehunaren heriotza, behar adina odol iristen ez zaionean gertatzen dena.[2] Nekrosia istripu motako heriotza zelular atzeraezina da. Agente kaltegarri batek sortutako lesio larria da, konpondu edo sendatu ezin dena.

Zelula energiarik gabe gelditzen da, mitokondrioen lesioa ageri da eta zelula mintza urarekiko iragazkor bihurtzen da. Edema sortu eta lehertu egiten da zelula, bere edukia kanpora isuriz. Ondoren, hantura eta orbaintze prozesuak martxan jartzen dira.

Nekrosiaren eragileak

  • Iskemia eta hipoxia
  • Traumatismoak
  • Substantzia kimikoak
  • Infekzioak
  • Erradiazio ionizatzaileak
  • Asaldura genetikoak
  • Aldaketa termikoak
  • Agente immunologikoak

Nekrosi motak

Ehun nekrosatuaren eboluzioa kontuan izanik hiru nekrosi mota bereizten dira:

  • Liku-fakziozko nekrosia: entzima katalitikoek autolisia eragiten dute. Abzesuetan agertzen da eta nerbio-sistema zentralaren tipikoa da.
  • Nekrosi koagulatiboa: azidosiak proteinak eta entzimak deuseztatzen ditu eta nekrosi gunean ehuna zuntzez ordezkatua izaten da. Esaterako, iskemia.
  • Nekrosi kaseosoa: substantzi lipidikoak pilatzen dira fokuan. Tuberkulosia kasu.

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Gaixotasunak Hiztegia] [2015]
  2. Euskalterm: [Kardiologia Hiztegia] [2015]

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q178069
  • Commonscat Multimedia: Necrosis / Q178069

  • Identifikadoreak
  • BNF: 119508421 (data)
  • GND: 4171420-9
  • LCCN: sh85090575
  • NKC: ph858656
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MedlinePlus: 002266
  • MeSH: D009336
  • Wd Datuak: Q178069
  • Commonscat Multimedia: Necrosis / Q178069