Ongailu

Artikulu hau janariari buruzkoa da; ongarria gaitzat duena beste hau da: «Ongarri»
Gatza, azukrea eta piperbeltz beltza arruntak dira sukaldaritzan; hala ere, beti ez dira ongailutzat hartzen.

Ongailua zapore berezia emateko edo platera osatzeko janariari eransten zaion gozagarri, saltsa edo espezia da. Sarritan zapore bizikoa izanik, kantitate txikietan erabiltzen da. Euskal sukaldaritzan ongailurik erabilienak gatza, azukrea, oliba olioa, ozpina, berakatza eta perrexila dira.

Normalean janaria mahaigaineratu baino lehen edo justu mahaigainean dagoenean eransten dira. Beste batzuk janaria prestatzean erabiltzen dira.

Ongailu desberdinak

Alkoholdun edari Lurrin bereziak eman eta zaporeak indartzeko, Whiskya, brandya, rona, eta mota guztietako likoreak erabiltzen dira. Batzuk prestaketan zehar erretzeko, eta beste batzuk amaieran erabiltzen dira.

Chutney: Fruta, azukrea eta ozpinarekin egiten dira saltsa gazi-gozoak. Normalean, haragien plateretan erabiltzen dira. Indian dute jatorria.

Ernatutako hazi usaintsuak eta loreak: Gaur egun modan jarri dira, lurrina emateaz gain, platera edertzen dute.

Espeziak: Prestaketa bati zapore berezia ematen dioten osagaiak dira eta ongailu hitzaren barruan denak sar genitzake: espezia, belar usaintsuak eta bestelako ongailu motak

Gatza: Mineral jatorrikoa, gaur egun mota asko eta toki askotakoak aurki genitzake. Fina, itsasokoa, kristalak.... gatza kontserbagarri izateaz gain, zaporea emateko ezinbestekoa da.

Jengibre: Ozpinetan marinatutako jengibre xafla finak dira. Kolore arrosa edo zuriagoa izango du marinatzeko erabili ditugun osagaien baitan. Japoniar sukaldaritzan oso ohikoa da, normalean sushi mota desberdinetan edo sashimi-an ongailu moduan aurkezten dira.

Ketchup Tomate saltsa du oinarri, karamelu eta ozpinarekin nahastuta besteak beste, saltsa gazi-gozoa dugu eta haragi eta patatekin asko jaten da.

Laranjondo lore ura: Alkoholik erabili ezin duten lurraldeetan erabiltzen da. Laranjondoko lorearen lurrinak usain bikaina du eta azkenburukoetan erabiltzen da gehienbat.

Limoi: Fruitu azidoa dugu, prestaketa askotan bere zukua edo azala erabiltzen da. Zaporeak indartu eta kolorea mantentzen du.

Misoa: Soja saltsa egin ondoren gelditzen den soja pasta hartzituari deitzen zaio misoa. Bereziki japoniar jatorriko zopak prestatzeko erabiltzen da.

Olioak: Oliba olioa, sesamoarena, ekilorearena,...azken urte hauetan ohitura handia hartu da olioak espezia edo belar usaintsuekin beratzeko;hartara, olio lurrintsuak lortuz.

Ozpin: Ardoarena, sagarrarena, arrozarena, karameluarekin edo espeziekin.... olioaren moduan asko ugaritu dira. Jerez inguruko ardoarekin egindako ozpina oso erabilia da entsaladetako ozpin-olioak prestatzeko.

Piper txorizero: Pipermorro lehorra da. Erabiltzeko haziak kendu eta egun batez beratu behar dira edo 5 minutuko egosaldi bat eman. Ondoren, labana batekin haragia erretiratu eta xehatu egingo dugu erabili aurretik. Gurean saltsa bizkaitarra prestatzeko ezinbesteko osagai dugu.

Shoyu saltsa: Soja, gariarekin egosi eta hartzitu ondoren sortzen den saltsa.

Soja saltsa edo tamaria: Soja egosi eta hartzitzen jartzen da gatzarekin, eta sortzen den saldari deitzen zaio horrela. Tamaria soja saltsa da, baina ohiko soja saltsa baino indartsuagoa zaporean eta lodiagoa.

Tabasko: Pipermin edo txile freskoa, ozpina eta gatza oinarri dituen saltsa. Zapore mina emateko erabiltzen da.

Wasabi: Wasabi Brassicaceae familiako landarea da. Ur azpian azten den errefau mina dugu. Bere zurtoina berdea arraspatuz edo ore bihurtuz Japoniako sukaldaritzan oso tipikoa den ongailu bizia da. Sushi mota desberdinetan, sashimian... ongailu bezala aurkezten da. Gaur egun merkatuan erosten des wasabi gehiena beste osagai batzuen nahasketekin burutzen da.

Worcestershire saltsa edo Perrins: Osagai desberdinekin eginiko saltsa da, zapore gogorrekoa eta kolore ilunekoa. Ingalaterrako sukaldean du jatorria eta gaur egun gurean beste prestaketa batzuk ontzeko erabiltzen da. Zerk osatzen duen sekretu bat bada ere, esaten da ozpina, brandya, melaza, gatza, antxuak, soja saltsa, baratxuria, tamarindoak, tipulatxak, pipermina nahastu eta 3 urtez ontzen edukitzen dela

Ziapea edo mustarda: Haziekin prestatzen den pasta bat da, eta kolore desberdinetakoa izan daiteke. Haziak, ozpin eta gatzarekin, besteak beste, nahastuta egiten da. Haragiekin jateko, ozpin olioak prestatzeko, beste osagaiekin nahastuz ongailu ugari prestatzeko erabiltzen da, eta ondoren osagaia igurtzi egiten da.

Ongailuen argazki galeria.

  • Ongailuak
  • Nafarroako olio oliba birjina
    Nafarroako olio oliba birjina
  • Jerezko ozpina
    Jerezko ozpina
  • Ziapea
    Ziapea
  • Ziapea estragoiarekin
    Ziapea estragoiarekin
  • Azahar ura
    Azahar ura
  • Tamari soja salta
    Tamari soja salta
  • Soja saltsa gozoa
    Soja saltsa gozoa
  • Haragi edo arraina pastilla
    Haragi edo arraina pastilla
  • Saltsa gazi gozoa.
    Saltsa gazi gozoa.
  • Espeletako piper mamia
    Espeletako piper mamia
  • Tabasco saltsa mina
    Tabasco saltsa mina
  • Perrins saltsa
    Perrins saltsa
  • Maldon ezkata gatza
    Maldon ezkata gatza
  • Jaitzeko gatz lorea
    Jaitzeko gatz lorea
  • Himalaiko gema gatz arrosa
    Himalaiko gema gatz arrosa
  • Himalaiako gemma gatz iluna
    Himalaiako gemma gatz iluna
  • Añanako iturburuko gatza
    Añanako iturburuko gatza
  • Soja saltsa
    Soja saltsa
  • Saltsa gazi gozoa
    Saltsa gazi gozoa
  • Tamari soja salta
    Tamari soja salta
  • Soja saltsa gozoa
    Soja saltsa gozoa
  • Azahar ura
    Azahar ura
  • Eztia
    Eztia
  • Pattarra
    Pattarra
  • Haragi edo arraina pastilla
    Haragi edo arraina pastilla
  • Baratxuri hazi ernetua
    Baratxuri hazi ernetua
  • Errefau hazi ernatu
    Errefau hazi ernatu
  • Loreak
    Loreak
  • Kanela hautsa
    Kanela hautsa
  • Ras el hanout Marokoko espezie nahasketa
    Ras el hanout Marokoko espezie nahasketa
  • Pipermin lehorra
    Pipermin lehorra
  • Jengibrea
    Jengibrea
  • Piperrauts gazi eta gozoa
    Piperrauts gazi eta gozoa
  • Piperbeltz
    Piperbeltz
  • Piperbeltz alea
    Piperbeltz alea
  • Piperbeltz txuri.
    Piperbeltz txuri.
  • Sesamo beltza
    Sesamo beltza
  • Sesamoa
    Sesamoa
  • Bainilla
    Bainilla
  • Kurkuma sustrai
    Kurkuma sustrai
  • Kurkuma hautsa
    Kurkuma hautsa
  • Kanela zotza
    Kanela zotza
  • Albahaka
    Albahaka
  • Tipulin hosto
    Tipulin hosto
  • Tipulin hosto
    Tipulin hosto
  • Martorri
    Martorri
  • Aneta
    Aneta
  • Mihilu
    Mihilu
  • Mihilu
    Mihilu
  • Erramua
    Erramua
  • Mendafin
    Mendafin
  • Mendabeltz
    Mendabeltz
  • Hierba Luisa edo berbena limousain
    Hierba Luisa edo berbena limousain
  • Oreganoa
    Oreganoa
  • Perrexil sorta
    Perrexil sorta
  • Erromero
    Erromero
  • Salbia
    Salbia
  • Ezkai
    Ezkai
  • Edertzeko belar usaindunak.
    Edertzeko belar usaindunak.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2596997
  • Commonscat Multimedia: Condiments / Q2596997

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX552476
  • BNF: 119364152 (data)
  • GND: 4595346-6
  • LCCN: sh85030772
  • NDL: 00573654
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D003212
  • Wd Datuak: Q2596997
  • Commonscat Multimedia: Condiments / Q2596997