Oraingoz izen gabe
Oraingoz izen gabe | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1986 |
Izenburua | Oraingoz izen gabe |
Jatorrizko hizkuntza | Bizkaiera |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 52 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jose Julian Bakedano Sarrionandia |
Gidoigilea(k) | Bernardo Atxaga |
Antzezlea(k) | |
Luis Iriondo Felix Arkarazo Elene Lizarralde Iro Landaluze | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Jose Julian Bakedano Sarrionandia |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Antton Valverde Peer Raben |
Argazki-zuzendaria | Gabriel Beristáin |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Durangaldea |
Oraingoz izen gabe 1986. urtean José Julián Bakedanok eginiko film ertaina da.
Jorge Luis Borgesen ipuin batean oinarritutako Bernardo Atxagak idatzitako gidoia mendebaldeko euskarara ekarri behar izan zuten, protagonista biak Durangaldeko baserri batekoak ziren eta.[1]
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Bi anaia, baserritarrak biak, kostata eraikitako bakean bizi dira. Egun batean, ordea, emagaldu bati ostatu emango diote beren baserrian. Emakumearen etorrerak erabat aldatuko du gizonen bizimodua.[2]
Pertsonaiak
- Luis Iriondo
- Felix Arkarazo
- Iro Landaluze
- Elene Lizarralde
Erreferentziak
- ↑ Barambones Zubiria, Josu. (2011). «Una mirada telescópica al cine en euskera: versiones originales dobladas y subtituladas» Hermēneus: Revista de la Facultad de Traducción e Interpretación de Soria (13): 25-59. ISSN 1139-7489..
- ↑ Ganbara. Euskal Zinearen Gordailua. Oraingoz izen gabe. .[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
- Datuak: Q21980540
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |