Paquita Alcoceba

Paquita Alcoceba
Gure Esku Dagoko, Gueñeseko fundatzaile

2018 -
Gure Esku Dagoko, Enkarterriko ordezkari

2013 -
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFracisca Alcoceba Isusi
JaiotzaSodupe, 1950 (73/74 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaSodupe
Lehen hizkuntzaeuskara
Familia
AitaArturo Alcoceba Sr.
AmaIsabel Isusi
Ezkontidea(k)Luis Laiseka
Seme-alabak
ikusi
  • Ziortza Laiseka
    Maider Laiseka
Anai-arrebak
ikusi
  • Arturo Alcoceba
    Isabelita Alcoceba
    Lander Alcoceba
Familia
ikusi
  • Cipriano Isusi (aitona)
    María Llaguno (amona)
    Sonia Lambarri (iloba)
    Isusko Lambarri (iloba)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmerkataria, politikaria eta aktibista
Mugimenduaezker abertzalea
Gure Esku Dagoa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Abertzale Ekintza
Herri Batasuna
Euskal Herritarrok
Euskal Herria Bildu

Francisca Alcoceba Isusi (Sodupe, Gueñes, Bizkaia; 1950), Paquita Alcoceba izenez ezagutua, euskal politikari eta ekintzailea da.

Bizitza

Paquita Alcoceba Sodupen jaio zen 1950an, lau seme-alaben artean nagusiena izanik. Aitona Cipriano Isusi zuen, Gerra Zibilean Eusko Gudarostean borrokatu zen euskal milizianoa. Bere neba Arturo Alcoceba euskal aktibista politikoa da.

Luis Laisekarekin, euskal politikaria eta Güeñeseko udaleko zinegotziarekin, dago ezkonduta.

Merkataria izandakoa, hainbat urtez denda ezagun bat izan zuen Gueñesen eta komertzianteen elkarteko kide izan zen ere.

Politikagintza

Gaztetik hasi zuen Paquita Alcocebak bere ibilbide politikoa, bai udal mailan baita herrialde mailan ere. Espainiako 1979ko apirilaren 3ko udal hauteskundeetan hautagai izan zen, Güenesen, Herri Batasuna (HB) alderdiaren partez[1]; eta beste hainbatetan hautagai izan da udal hauteskunde zerrendatan (Euskal Herritarrok, Eusko Abertzale Ekintza...).

Gordexolako udalerako hautagai izan zen 2007ko maiatzaren 27ko udal hauteskundeetan Gordexolako Abertzale Sozialistak (GOAS) alderdiarekin, udal herri-hautagaitza[2].

2013tik Gure Esku Dago ekimenaren partaide da eta Enkarterriko Gure Esku Dagoren ordezkarietako bat. Güeneseko Gure Esku Dago elkartearen sortzaileetako bat ere bada, eta egun elkarte horren diruzain moduan jarduten du[3][4].

Erreferentziak

  1. 1979ko apirilaren 3ko udal-hauteskundeen hautagai zerrenda (BOB 02/03/1979).. .
  2. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 2007ko maiatzaren 27ko udal hauteskundeak, hautagaiak. .
  3. Eusko Jaurlaritza, Gure Esku Dago Güeñes erabakitze eskubidearen aldeko Elkartea (ziurtagiria). .
  4. 2016ko maiatzaren 9ko Güeñeseko udal-batzaren eguneko zerrenda. .
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q60539445
  • Wd Datuak: Q60539445