Paula Suárez

Paula Suárez
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1998ko azaroaren 17a (25 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Parte-hartzailea
  • 2020 in women's road cycling (en) Itzuli (444.)

Instagram: paulasuarez1711 Edit the value on Wikidata

Paula Suárez Chasco (Gasteiz, Araba, 1998ko azaroaren 17a[1]) ziklo-kros modalitateko txirrindularia eta ingeniaria da.

Kirol ibilbidea

Patinajean hasi zen lehenbizi, saskibaloian eta futbolean ibili zen ondoren eta 14 urterekin hasi zen bizikletan, 4 urte zaharragoa den Ruben anaiaren urratsei jarraiki. 2015ean Ziklo-krosean lehiatzen hasi zen. 2017an lehenengo klubean sartu zen, Sopela- Ugeragan eta 2019an Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa taldera pasa zen. 2019an Euskadiko Ziklo-kroseko txapeldun izan zen 23 urtez azpikoen kategorian.[2]

Berriki mendiko bizikletarekin ere hasi da XCO-n lehian.[3]

Palmaresa

  • Euskal Herriko Ziklo-kros Txapelketa
    • Txapelduna (2): 2019, 2021
    • Bigarren (1): 2018
  • Espainiako Ziklo-kros Txapelketa (<23 urte)
    • Hirugarren (1): 2020
  • Munduko Ziklo-kros Txapelketa (<23 urte)
    • 25. postua (1): 2020

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Archives, Cycling. «Paula Suárez Chasco» www.sitiodeciclismo.net (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).
  2. Berria. «Gorka Izagirre eta Paula Suarez ziklo-kroseko Euskadiko txapeldun» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).
  3. Agirrebengoa, Eñaut. «Gozamen hutsezko pedalkadak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-26).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q80453468
  • Wd Datuak: Q80453468