Pedro Gregorio Etxeandia Ximenez

Pedro Gregorio Etxeandia Ximenez
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPedro Gregorio Echeandía y Jiménez
JaiotzaIruñea, 1746
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaZaragoza, 1817 (70/71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbotanikaria

Pedro Gregorio Etxeandia Ximenez (Iruñea, 1746 – Zaragoza, 1817) Nafar ikerlaria izan zen. Zaragoza inguruko landarediaren katalogo bat egin zuen, Flora Cæsaraugustana.

Biografia

Hasieran, Pedro Etxeandiaren bizitza igaro zen Iruñean. Bertan hainbat Teologia ikasturte egin zituen, Farmaziako ikasketara eta praktikara dedikatu, eta San Kosme eta San Damian ikastetxera sartu aurretik. Geroago, Zaragozara joan zen, Botikarien Ikastetxean onartua izanez, eta 1772. urtean San Pablo kaleko hirian zeuden bederatzi farmazietako bat eman zioten.

1786an, Pedro Etxeandia R.S.E.A.P.-ko (Real Sociedad Económica aragonesa de amigos del país) bazkide izendatu zuten. 1796an bere burua eskeini zuen botanika irakasteko Ekonomia Elkartean eta Zaragozako Lorategi Botanikoa eratzeko landaketa egokiak hasi zituen. Aragoiko zein Valentziako, Sevillako, Madrileko, Bartzelonako, Pariseko eta Amerikako landare materialekin.

1796an (azaroaren 30a) katedradun izendatu zuten.

Irakaskuntzako hogei urtetan, Napoleonen inbasioaren etenaldi labur batekin, ikasle askok entzun zizkioten ikasgaiak, horien artean Mariano Lagasca.

Pedro Etxeandiak patataren laborantza Aragoin sartzea lortu zuen. Entsegu agronomikoen sail garrantzitsu bat burutu zuen espezie erabilgarri batzuekin. Horren ondoren, sesamo, kakahuetemeloiangurri eta gari-laboreen errendimenduak hobetu zituen. Lo-belarra ere landu zuen opioa lortzeko eta inportazioa saihesteko. ProustLavoisier, Baume edo Lineo (horren jarraitzaile gogotsua izan zen) bezalako atzerriko zientzialari ospetsuen teoriak hedatu zituen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q6069008
  • Wikispecies Espezieak: Pedro Gregorio Echeandía

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 87963867
  • BNE: XX966661
  • IPNI: 20016086-1
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 01624/eu_e_0152/e0152
  • GEA: 4844
  • DBE: url
  • Wd Datuak: Q6069008
  • Wikispecies Espezieak: Pedro Gregorio Echeandía