Persiako errepidea

Persiako errepidea
Geografia
AbiapuntuaSusa

Persiako errepidea (errege-bidea zentzu literalean) Dario I.a errege persiarrak K.A.ko V.a mendean eraikitako bide zaharra izan zen. Irango mesetako persiar hiriak (ekialdean) eta Anatoliako Sardes hiria mendebaldean lotzen zituen, eta akemenastar inperio zabalaren komunikazio azkarra errazten zuen.

Ezaugarriak

Herodotoren idatziei, ikerketa arkeologikoari eta beste iturri historiko batzuei esker berreraiki ahal izan da bidearen ibilbidea. Sardes mendebaldeko hiritik hasten zen, ekialderantz jarraitzen zuen, eta, gaur egungo Irak mesopotamikoan Ninive eta Babilonia zeharkatzen zituen. Uste da Babiloniatik hurbil bidea bitan banatzen zela. Bide bat ipar-mendebalderantz eta gero mendebaldera zihoan, Ekbatana zeharkatuz eta Zetaren Bidearekin bat eginez. Beste bideak ekialderantz jarraitzen zuen, Susa etorkizuneko hiriburu persiarretik barrena (egungo Iranera), eta, ondoren, hego-ekialderantz, Persepoliseraino[1].

Bidea azpiegiturez hornitua zegoen bertan zebiltzan bidaiariek atseden hartzeko. Mezulari zerbitzu batek erabiltzen zuen bereziki, Herodotoren arabera, eta mezulariek gai omen zitren 2.699 kilometro egiteko zazpi egunetan. Herodoto historialari greziarrak honela idatzi zuen: «munduan ez dago mezulari persiar hauek baino azkarrago bidaiatzen duen ezer (...). Ez euriak, ez elurrak, ez beroak, ez gaueko iluntasunak ez diete galarazten ahalik eta azkarren agintzen zaien lana egitea»[1].

Erreferentziak

  1. a b «Iran Chamber Society: History of Iran: Royal Road» www.iranchamber.com (Noiz kontsultatua: 2021-11-11).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q220796
  • Commonscat Multimedia: Royal Road / Q220796

  • Wd Datuak: Q220796
  • Commonscat Multimedia: Royal Road / Q220796