Plesiosauria

Plesiosauria
203,6 Ma-66 Ma
PreЄ
Є
O
S
D
C
P
T
J
K
Pg
N

Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
FilumaChordata
KlaseaReptilia
SuperordenaSauropterygia
Ordena Plesiosauria
Blainville
Azpiordena
  • Plesiosauroidea
  • Pliosauroidea

Plesiosauria itsas narrastien ordena zen, Jurasiko aldian bizi izan zena. Ehundaka fosil aurkitu dira, baina espezie tipoa Plesiosaurus dolichodeirus da.

Neurriz nahiko handiak ziren, 2-12 m luze gehienak, baina 14 m luzekoak ere baziren. Gorputza itsasorako egokitua zuten: gorputz-adarrak hegal bihurtuak zituzten, gorputza sendo samarra baina luzarana, eta isatsa laburra baina higikorra. Arrautza bidez ugaltzen zirela uste da. Plesiosauroen barruan bi gainfamilia sartu ohi dira: plesiosauroideoak, lepo luzea eta buru txikia zutenak eta animalia txikiak janez elikatzen zirenak, eta pliosauroideoak, lepo laburra eta buru handia zutenak eta animalia handiak janez elikatzen zirenak. Ordena honetako narrastietan ezagunenetako bat plesiosauroa zen, 2,3 m luze zena eta lepo laburra zuena. Ingalaterran eta Alemanian aurkitu dira plesiosauroaren fosilak.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q269195
  • Commonscat Multimedia: Plesiosauria / Q269195
  • Wikispecies Espezieak: Plesiosauria

  • Identifikadoreak
  • BNF: 12372321p (data)
  • GND: 4592687-6
  • LCCN: sh85103481
  • NDL: 01215066
  • NKC: ph150534
  • AAT: 300310272
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Datu taxonomikoak
  • EOL: 46559660
  • Paleobiology Database: 246043
  • WoRMS: 380398
  • Wd Datuak: Q269195
  • Commonscat Multimedia: Plesiosauria / Q269195
  • Wikispecies Espezieak: Plesiosauria