Pterigoide-ahosabaietako hobi

Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin.
Zure esku dago artikulu hau egokituz Wikipediari laguntzea.


Pterigoide-ahosabaietako hobi
Irudi gehiago
Xehetasunak
Identifikadoreak
Latinezfossa pterygopalatina
MeSHA02.835.232.781.670
TAA02.1.00.025
FMA75309
Terminologia anatomikoa
Pterigoide ahosabaietako hobia

Pterigoide-ahosabaietako hobia sudur-barrunbe eta loki azpiko hobiaren sakontasunean kokatzen den espazio txikia da, erlazio asko beste zuloekin.

Mugak

  • Aurreko muga: Masailezurraren tuberositatea.
  • Atzeko muga: Esfenoide hezurraren pterigoide irtengunea.
  • Erdialdeko muga: Sakonalderago sartuta dago eta hortaz muga hau ahosabai hezurarren xafla zutarekin kontaktuan egongo da.

Edukia

  • Pterigoide-ahosabaietako gongoila
  • Masail nerbioaren erroak V2
  • Masail arteria bere adarrekin

Patologia

PTERIGOIDE-AHOSABAIETAKO HOBIKO SCHWNOMA

Nerbio sistema periferikoan kokatzen diren Schwann zeluletatik eratorritako hazkuntza geldoko tumore neurogenikoak dira. Schwanomen %60 gara nerbioen neurileman sortzen dira. Gehienbat nerbio sentsorialak kaltetzen ditu. Tumore intrakranealen %8-10 hartzen dute. Buru eta lepoan agertzen dira gehienbat (organismoko guztiko schwannomen artean % 25-35), batez ere, V, IX, X, XII gara nerbioetan. Pterigoide-ahosabaietako hobian prebalentzia oso baxua da, eta, kasu honetan, Gasser gangoilaren edo trigeminoaren hiru adarretako baten sustraian sortuko da.

Sintomatologiari dagokionez, lehendabizi entzumen galera gertatzen da; jarraia edo noizbehinkakoa izan daiteke. Ondoren, beste sintoma batzuk agertu daitezke: aurpegiko hipoestesia, aurpegiko paralisia edo irensteko zailtasuna.

Dena den, esan bezala, pteirigoide-ahosabai hobian sortutako tumoreek oso prebalentzia baxua daukate. Ohikoagoa da garezur barneko oinaldeko edo sudur sinuetako tumoreak hedatu eta pterigoide-ahosabai hobiraino iristea.

Eremu honetako tumoreak teknika kirurgiko ezberdinak erabiliz kentzen dira, besteak beste, rinotomia laterala, Weber-Ferguson teknika eta teknika endoskopikoa. [1] [2]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Martínez Ferreras, A.; Rodrigo Tapia, J. P.; Llorente Pendás, J. L.; Suárez Nieto, C.. (2005-01-01). «Abordaje de un schwannoma de la fosa pterigopalatina por cirugía endoscópica nasal» Acta Otorrinolaringológica Española 56 (1): 41–43.  doi:10.1016/S0001-6519(05)78569-1. ISSN 0001-6519. (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  2. Rosique-López, L.; Rosique-Arias, M.; Sánchez-Celemin, F. J.. (2010-10). «Schwanoma de la fosa pterigopalatina: Abordaje endoscópico» Neurocirugía 21 (5): 405–410. ISSN 1130-1473. (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q780355
  • Commonscat Multimedia: Pterygopalatine fossa / Q780355

  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D056739
  • TA: A02.1.00.025
  • FMA: 75309
  • Wd Datuak: Q780355
  • Commonscat Multimedia: Pterygopalatine fossa / Q780355