Revue de Paris

Revue de Paris
Motaaldizkako argitalpen
Fitxa teknikoa
Hizkuntzafrantses
Revue de Paris, 1833ko azala bat.
1935eko aldizkari baten azala.

Revue de Paris (euskaraz: «Parisko Aldizkaria») frantsesez plazaratzen zen literatura aldizkaria zen. 1829tik 1970 arte argitaratu zen. Sortzailea Louis Véron izan zen. Modu batez La Revue des Deux Mondes aldizkariari lehia egin nahi zion. Aldizkariaren orrialdetan, kapitulutan, egile ospetsuen lanak plazaratu ziren, besteak beste, Honoré de Balzac, Alexandre Dumas, Gustave Flaubert, Alphonse Karr eta Eugène Sue idazleen lanak.

Historia

1829an Louis Verónek sortu zuen. 1834an François Bulozek erosi zuen. Aldizkaria gainbeheran erori zen eta 1845ean haren argitalpena eten egin zen. Idazle batzuek berehala berreskuratu zuten: Théophile Gautier, Arsène Houssaye, Louis Marie de Lahaye Cormenin. Idazle hauek La Revue des Deux mondes aldizkariak zeraman politikari erantzun nahi zioten; horrela, adibidez, Gustave Flauberten Madame Bovary argitaratu zuten. Flauberten aurka epaitegian prozesua ireki zenean, aldizkariak eleberriaren pasarte batzuk zentsuratu zituen; horren ondorioz Flaubertek hedabideetan berriro ere argitaratzeari uko egin zion. 1858an gobernuak aldizkaria debekatu zuen. 1864 eta 1865ean berriro plazaratu zuten, La Nouvelle Revue de Paris izenburua erabiliz.

1894an, Edmond de Felsek (1858-1951) beste Revue de Paris bultzatu zuen, beti La Revue des Deux Mondes aldizkariarekin lehian. Aldizkariaren jabetza Edmond de Felsetik bere seme-alaben eskuetara (André eta Edmée Frisch de Fels (1891-1991) izatera pasa zen. Bigarren Mundu Gerrarekin, 1940an, argitalpena bertan behera gelditu zen eta 1945ean berragertu zen.[1] Aldizkaria 1970ean behin betiko desagertu zen.[2]

Revue de Parisen idatzi zuten idazleak

  • Marcel Achard
  • Antoine-Vincent Arnault
  • Honoré de Balzac: beste lanen artean hauek argitaratu zituen: L'Élixir de longue vie eta Sarrasine (1830), La femme de trente ans eleberriaren bigarren atala, eta L'Auberge rouge (1831), Les Orphelins (1832, gero La Grenadière izenburu izan zuena), Histoire des Treize eta Ferragus (1833) zatiak, Papá Goriot (1834) eleberriaren hasiera...
  • Auguste Barbier
  • André Billy
  • Auguste Bussière
  • Francis Carco
  • Philarète Chasles
  • Paul Claudel
  • Benjamin Constant
  • Alfred-Auguste Cuvillier-Fleury
  • Daniel-Rops
  • Robert Debré
  • Casimir Delavigne
  • Alexandre Dumas
  • Philippe Erlanger
  • Lucien Fabre
  • Gustave Flaubert: aldizkarian Madame Bovary argitaratu zuen (1856).
  • Maurice Garçon
  • Pierre Gaxotte
  • Saint-Marc Girardin
  • Edmond Giscard d'Estaing
  • Paul Guth
  • Robert d'Harcourt
  • Édouard Herriot
  • Jules Janin
  • Alphonse de Lamartine
  • Jean de La Varende
  • Adolphe Loève-Veimars
  • Thierry Maulnier
  • André Maurois
  • Prosper Mérimée
  • Charles Nodier
  • Henri Patin
  • Ferdinando Petruccelli della Gattina
  • Fanny Reybaud (Mme Charles Reybaud)
  • Paul Reynaud
  • Emmanuel Roblès
  • Jean Rostand
  • Sainte-Beuve
  • Eugène Scribe
  • André Siegfried
  • Philippe Soupault
  • Eugène Sue

Erreferentziak

  1. https://www.lemonde.fr/archives/article/1970/03/27/la-revue-de-paris-cesse-de-paraitre_2665165_1819218.html?xtmc=marcel_thiebaut&xtcr=52
  2. Larousse encyclopédique, 9.liburuki, 8969 or., 1985.

Kanpo estekak

  • (Frantsesez):Revue de Paris 1894 eta 1936 artean, Frantziako Liburutegi Nazionalean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1389508
  • Commonscat Multimedia: Revue de Paris / Q1389508

  • Identifikadoreak
  • BNF: 34404247s (data)
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q1389508
  • Commonscat Multimedia: Revue de Paris / Q1389508