Romanesko

Romanesko
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa

Romaneskoa[1] (Brassica oleracea var. botrytis) Brassica oleracea espezietik eratorritako barazkietako bat da, azalore barietate bat. Batzuetan romanesco aza, romanesco azalorea edo romanesco brokolia[2] ere esaten zaio.

Historia

Romaneskoa Italian dokumentatu zen lehen aldiz XVI. mendean Erromako eskualdean eta XIX. mendean broccolo romanesco izena eman zitzaion. Bai laborantza bai kontsumoa oso berriki hedatu dira mundu osoan.

Ezaugarriak

Familia honetako espezie guztiak bezala, C bitaminan, zuntz dietetikon, potasioan, fosforoan, azido folikoan eta karotenoideetan aberatsa da. Lurrunetan edo uretan egosia jan ohi da, baina gordinik ere jan daiteke.

Bere ezaugarririk deigarrienetako bat bere egitura geometrikoa da: romaneskoa osatzen duen infloreszentzia kopurua Fibonacci zenbaki bat da. Gainera, bere geometria autoantzekoagatik sarritan geometria fraktal naturalaren adibidetzat ematen da.

  • Romanesko landareak baratzean
    Romanesko landareak baratzean
  • Infloreszentzien xehetasuna
    Infloreszentzien xehetasuna
  • Romanesko erdibitua, infloreszentzien barne egitura ikusgai
    Romanesko erdibitua, infloreszentzien barne egitura ikusgai

Erreferentziak

  1. BARAZKI ETA FRUTENHIZTEGIA Euskara Oarsoaldeko Komertziora
  2. Ekoizpen integratua Reyno gourmet]

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1775431
  • Commonscat Multimedia: Romanesco broccoli / Q1775431

  • Wd Datuak: Q1775431
  • Commonscat Multimedia: Romanesco broccoli / Q1775431