SCADA
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/88/Scada_std_anim_no_lang.gif/200px-Scada_std_anim_no_lang.gif)
SCADA (ingelesezko Supervisory Control And Data Acquisition hitzen akronimoa) edo Kontrol Gainbegiralea eta Datu-bilketa goi-mailako prozesuen ikuskatzea kudeatzeko kontrol-sistema arkitektura bat da. Ordenagailuez, sareko datu komunikazioez eta erabiltzaile-interfaze grafikoez gain, kontrolagailu logiko programagarriak eta kontrolagailu proportzional-integral-diferentzial diskretuak bezalako gailu periferikoez osatuta egon daiteke instalazioa edota makineria ikuskatzeko. Prozesuak ikuskatzea eta kontrolatzea ahalbidetzen duten erabiltzaile-interfazeak SCADA ordenagailu-sistema gainbegiralean daude. Hala ere, denbora errealeko eragiketa logikoak eta kalkuluak sareko moduluek egiten dituzte, horretarako eremuko sentsore eta eragingailuetatik heltzen zaizkien informazioaz baliatuz.
Kanpo estekak
Datuak: Q17498
Multimedia: SCADA / Q17498