Sanduzelaiko futbol zelaia
Sanduzelai futbol zelaia | |
---|---|
Sanduzelaiko futbol zelaiaren irudia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′N 1°40′W / 42.82°N 1.67°W / 42.82; -1.67 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1990 |
Kirola | futbola |
Arkitektura | |
Sanduzelaiko futbol zelaia Nafarroako Iruñea hiriburuko Sanduzelai auzoan dagoen futbol zelai bat da.
Kokalekua
Sanduzelai etorbidean dago, Landaben eta Orkoiengo errepidetik etorri ezkero auzoaren sarbidean, Arga ibaiaren bazterrean eta Sanduzelaiko oinzubiaren parean.
Historia
1990ean inauguratu zen.
Ordutegia
- Astelehenetik ostiralera, 16:30etatik 22:00etara.
- Larunbatak: 08:30etatik 22:00etara.
- Igandeak: 08:30etatik 14:00etara.
Eraikina
90 x 54 metroko zelaia da, argiztapena, belar artifiziala eta hiru mailetako harmaila ditu.
Kanpo estekak
- Sanduzelaiko futbol zelaia. Iruñeko Udal webgunea (Gaztelaniaz)
- Datuak: Q25475824