Santiago Zabala

Santiago Zabala
Bizitza
JaiotzaLezo, 1942ko urriaren 5a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaIrun, 2012ko martxoaren 21a (69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria
Izengoitia(k)Lexo

Santiago Zabala Urdangarin, Lexo (Lezo, Gipuzkoa, 1942ko urriaren 5a - Irun, Gipuzkoa, 2012ko martxoaren 21a) Lezoko bertsolaria izan zen.

Bizitza

Santiago Zabala Urdangarin 1942an Lezoko (Gipuzkoa) Gantxurizketa baserrian jaio zen.

Lexoren bertsoa

Aspaldiko kontuak noa esatera,

gordean dauden gauzak nahi ditut atera.

Gazteei nahi nieke eman jakitera,

ezin hobea bai dut daukadan aukera.

Ea betetzen dudan bertsoez papera.


Baserri bat izan zen jaiotze seaska,

hamaika seniden ta aita amen bazka.

Edariaren upel janarian aska,

nahikorik ezin lortu nahiz ez asko eska.

Edukiaz behartsu ezean gainezka.


Eskola bidea hartu genuen behin,

ikasketaren zama jarriaz gure gain.

Saiatzeak gerora badu zerbait ordain,

Pepi "Señoritari" esker dakit orain.

Lau reglak idazten ta irakurtzeko hain.


Hor bukatu zen nire "eskribau" karrera,

berealaxe nuen aurreran barrera.

Denboraz ezin luza eskolan sarrera,

etxean beso falta ta lan gogorrera.

Baserria atera behar zen aurrera.

...

Erreferentziak

  • Lezo Aldizkaria 1988ko iraila.

Kanpo Loturak

  • armiarma.eus Xanti Zabalaren hemeroteka
  • Xanti Zabala ‘Lexo’ zena omenduko dute etzi Gaintxurizketan hitza.info[Betiko hautsitako esteka]
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12267032
  • Identifikadoreak
  • BNE: XX5329050
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 144719
  • Wd Datuak: Q12267032