Schifferstadteko urrezko kapelua
Schifferstadteko urrezko kapelua | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | K.a. 1350 |
Aurkikuntza lekua | Schifferstadt |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | urrea |
Dimentsioak | 29,6 () cm |
Pisua | 350 gramo |
Deskribapena | |
Honen parte da | Brontze Aroko urrezko kapeluak |
Kokapena | |
Lekua | Historical Museum of the Palatinate (en) |
Bilduma | Historical Museum of the Palatinate (en) |
Koordenatuak | 49°18′56″N 8°26′30″E / 49.31569°N 8.44161°E / 49.31569; 8.44161 |
Schifferstadteko urrezko kapelua (alemanez: Der Goldene Hut von Schifferstadt) Brontze Aroko urrezko kapeluen multzo bereziko lau aleetako bat da, Schifferstadt herritik hurbil aurkitu zutena, Alemaniako hego-mendebaldean, 1835ean. Kapelua Palatinatuko Historia Museoan dago ikusgai, Spira hirian.
Aurkikuntza
1835eko apirilaren 29an aurkitu zuten, Reuschlache izeneko eremu batean, Schifferstadtetik kilometro iparraldera. Hurrengo egunean aurkikuntza Spirako funtzionarioei eman zizkieten, orduan Bavariako Erresumakoa zen agintaritzari.
Aurkikuntzaren inguruabarrek iradokitzen dute errito batean posizio bertikalean lurperatu zutela, 60 cm inguruko sakoneran. Goiko aldea lurzoruaren gainazaleraino iristen zen doi-doi. Txapela aurkitu zuenean, buztin erreko lauza batean zegoen, zeina ez zen gorde aurkikuntzaren ondoren. Buztin hori hondarrezko kapa ez oso sakon batean zegoen, lauki formako plataforma xehe batean. Kapeluan bermatuta, brontzezko hiru aizkora utzi zituzten.
Ezaugarriak
Brontze Aroko artefaktu bat da, orri meheko urrez egina, eta buruko edo kapelu baten kanpoko dekorazioa izan zen.
Schifferstadteko alea urrezko lau kapeluen artean zaharrena da, eta aurkitu zuten lehena izan zen. Berlingo kapeluaren ondoren, hobekien kontserbatuta dagoena da, erabat babestuta dagoena, zatitxo bat falta zaion arren. K.a. 1.400-1.300 inguruan egin zutela uste da.
Alderaketa beste kapeluekin:
- Schifferstadteko kapelua.
- Avantongoa.
- Berlingo urrezko kapelua.
- Ezelsdorfeko urrezko kapelua.
Kapeluekin duen antzekotasunaz gain, bere iruditeria eta itxura lotzen da estetika bertsuko Brontze Aroko urregintzako beste aurkikuntza batzuekin, zeinetan nabarmentzen den bat Euskal Herrian egina, Axtrokiko ontziak[1].
Konparaketa apaindura detaileetan, Schifferstadtekoa ezkerretan, Axtrokiko katiluetako bat eskumatan. |
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko Wikipediako «Golden Hat of Schifferstadt» artikulutik itzuli da; zehazki, 2022-11-14ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
- Datuak: Q326362
- Multimedia: Goldener Hut von Schifferstadt / Q326362