Segoviako probintzia

Segovia
Gaztela eta Leon
Segoviako bandera

Segoviako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
ErkidegoaGaztela eta Leon
HiriburuaSegovia
ISO 3166-2ES-SG
Espainiako Gorteak
Kongresuan
3 / 350
Senatuan
4 / 260
Geografia
41°10′00″N 4°00′00″W / 41.166666666667°N 4°W / 41.166666666667; -4
Azalera6.796 km² Espainiaren % 1,35
Demografia
Biztanleria163.899 biztanle (2008)
Espainiaren % 0,36
Dentsitatea24,12 bizt/km²
HerritarraSegoviar
www.dipsegovia.es

Segovia Espainiako erdialdeko probintzia bat da, Gaztela eta Leongo autonomia erkidegokoa. 2006. urtean, probintziak 156.598 biztanle zituen. Hiriburua Segovia hiria da.

Bi lurralde mota bereizten dira Segovian: mendialdea, hegoaldean eta hego-ekialdean (Sierra; Peñalara, 2.430 m), eta goi-ordokiak iparraldean eta erdialdean. Mendialdean, neguak hotzak eta udak epelak izaten dira (600 mm euri batez beste). Laborantza da ekonomia jarduera nagusia.

Historia

Neolito Aroko aztarnak aurkitu dira Segoviako herrialdean (Solana de la Angostura, Tarascona, Sepúlveda). Arebako taldeko herriak (vetonak, prebendonak, bakzeoak) bizi ziren lur haietan erromatarrak lehenengoz bertaratu zirenean (K.a. III. mendea). Hiri militar garrantzitsua izan zen aurrerantzean. Bisigodoen ondoren erabat hustu zen ia lurralde hura. XII. mendean hasi ziren iparraldeko kristauak berriro jendeztatzen eta hurrengo mendean eratu zen Segoviako mesta, artzaintza, artilearen ustiakuntza (oihalak) eta merkataritza erakundea. XVII. mendean hasi zen erakunde haren gainbehera eta 1837an biderik gabe utzi zuten. XIX. mendean zabaldu zen laboreen hazkundea Segovian, eta emigrazio lurralde handia izan da ordutik XX. mende erdialdea arte.

Demografia

Udalerriak

Sakontzeko, irakurri: «Segoviako udalerrien zerrenda»
Udalerri nagusiak
Posizioa Udalerria Biztanleria
Segovia 56.660
Cuéllar 9.861
El Espinar 9.535
San Ildefonso 5.725
Palazuelos de Eresma 4.044
Cantalejo 3.997
La Lastrilla 3.269
Nava de la Asunción 3.012
San Cristóbal de Segovia 2.908

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

  • Segoviako Diputazioaren webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q55283
  • Commonscat Multimedia: Province of Segovia / Q55283

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 127265344
  • BNF: 11957683r (data)
  • GND: 4118567-5
  • LCCN: n80049577
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Bilduma digitalak
  • BDCYL: 171
  • BVPB: 48399
  • Lekuak
  • OSM: 349007
  • INE: 40
  • Wd Datuak: Q55283
  • Commonscat Multimedia: Province of Segovia / Q55283


Espainia Espainiako probintziak Espainia

ArabaAlbaceteAlacantAlmeríaAsturiasÁvilaBadajozBalear UharteakBartzelonaBizkaiaBurgosCáceresCádizCastellóCeutaCiudad RealCoruñaCuencaErrioxaGipuzkoaGironaGranadaGuadalajaraHuelvaHuescaJaénKantabriaKordobaLas PalmasLeónLleidaLugoMadrilMálagaMelillaMurtziaNafarroaOurensePalentziaPontevedraSalamanca • Segovia • SevillaSoriaTarragonaTenerifeko Santa CruzTeruelToledoValentziaValladolidZamoraZaragoza