Tatiana Lobo

Tatiana Lobo

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakTatiana Lobo Wiehoff
JaiotzaPuerto Montt, 1939ko azaroaren 13a
Herrialdea Txile
 Costa Rica
HeriotzaSan José, 2023ko otsailaren 22a (83 urte)
Hezkuntza
HeziketaTxileko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Lan nabarmenak
ikusi
  • Q20013203 Itzuli
Jasotako sariak
ikusi

Tatiana Lobo Wiehoff (Puerto Montt, Txile, 1939ko azaroaren 13a - San Jose, Costa Rica, 2023ko otsailaren 22a) Txilen jaiotako Costa Ricako idazle garrantzitsua zen. Bereziki ezagunak bere eleberriak dira. Beste artean Aquileo J. Echeverría Sari Nazionala hiru aldiz irabazi zuen.[1]

Biografia

Puerto Montten jaio zen, Txilen. Antzerkia ikasi zuen Txileko Unibertsitatean, eta zeramika Madrilgo Zeramika Errege Eskolan. Costa Rican bizi izan zen 1966az geroztik, eta herrialde horretan argitaratu zuen bere literatur lan guztia. Bere lanek hainbat genero jorratu zituzten, fikziozko eleberriak, eleberri historikoa, kronika kolonialak, antzerkia, ipuina eta kazetaritza-artikuluak barne.

Costa Rican komunitate indigenekin lan egin zuen, eta urte batzuk eman zituen Kariben. Esperientzia horietatik eta artxibo-ikerketetatik sortu ziren bere literatura-lanak. Bere lan batzuk hizkuntza desberinetara itzuli egin dira: frantsesera, ingelesera eta alemanera.

Tatiana Lobo Costa Rican hil zen 2023ko otsailaren 22an.

Obra

  • Tiempo de claveles (ipuina, 1989), ISBN 9977-23-511-2
  • El caballero del V Centenario (antzerkia, 1989) Revista Escena
  • Asalto al Paraíso (eleberria, 1992), ISBN 9977-67-204-0. Hau da bere lan ezagunena.
  • Entre Dios y el Diablo, mujeres de la Colonia (kronikak, 1993), ISBN 9977-67-249-0
  • Calypso (eleberria, 1996), ISBN 9977-986-87-8
  • El año del laberinto (eleberria, 2000), ISBN 9968-15-084-3
  • Parientes en venta (eleberria, 2010), ISBN 978-9977-952-95-6
  • Candelaria del Azar (eleberria, 2010), ISBN 978-9977-952-93-2
  • El corazón del silencio (eleberria, 2011), ISBN 978-9977-23-948-4

Sariak

Beste artean hauek jaso zituen:

  • Sor Juana Inés de la Cruz saria (Mexiko), Asalto al Paraíso eleberriarekin. Guadalajarako Liburu Azoka, 1995an.
  • Txileko Santiagoko Udala ohorezko aipamena, 1993an, Asalto al Paraíso eleberriarekin.
  • Aquileo J. Echeverría Sari Nazionala (Costa Rica) eleberri hauekin: Entre Dios y el Diablo (1993), El año del laberinto (2000) eta El corazón del silencio (2004).
  • Costa Ricako Hizkuntza Akademiaren saria El corazón del silencio eleberriarekin 2008an.

Erreferentziak

  1. https://semanariouniversidad.com/cultura/murio-la-escritora-contundente-y-valiente-tatiana-lobo

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q7688090
  • Commonscat Multimedia: Tatiana Lobo / Q7688090

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 79145234
  • ISNI: 0000000115761206
  • BNF: 13339352z (data)
  • GND: 1049333209
  • LCCN: no91020147
  • CiNii: DA11768868
  • SUDOC: 035828633
  • Wd Datuak: Q7688090
  • Commonscat Multimedia: Tatiana Lobo / Q7688090