Victoria Aguirre Anchorena

Victoria Aguirre Anchorena

Bizitza
JaiotzaBuenos Aires, 1860ko ekainaren 6a
Herrialdea Argentina
HeriotzaSanta Fe, 1927ko martxoaren 16a (66 urte)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, arte bildumagilea eta artista bisuala

Victoria Aguirre Anchorena (Buenos Aires, Argentina, 1858ko ekainaren 6a - ibidem 1927ko martxoaren 16a) margolaria, arte bildumagilea eta Sociedad de Beneficencia elkarteko kidea izan zen 1902az geroztik. Bere lanak Buenos Airesko Ateneoan erakutsi zituen 1894an.[1]

Biografia

Gurasoak Manuel Alejandro Aguirre eta Mercedes Anchorena izan zituen, gerora San Isidro hiria izango zenaren barruan kokatutako landetxe baten jabeak.[2]

Emaile eskuzabala izan zen, ongile isil eta anonimoa, ikasketa eta esplorazio espedizioak ordaindu zituen, bidaiari eta irakurle handia, eta zilargintza kolonialeko bildumagile aditua.[3]Besteak beste, Aguirreren Pasabidea eraikitzeko funtsak eman zituen, Puerto Aguirre herria (geroago, Iguazuko portua deitua) Iguazuko ur-jauziekin lotzeko.[4]

Museo pribatu bat sortu zuen, bere bidaietan eskuratutako obra eta antzinako bildumetan oinarrituta. Gaur egun Udaondo, Fernández Blanco eta Etnografiko museoetan dagoen obra.[5]

Londreseko egonaldi batean, paralitiko eta hitzik gabe utzi zuen eraso bat jasan zuen, halere, bere argitasuna ez zuen galdu. [3]

1927ko martxoan hil zen Buenos Airesen

Aitortzak

  • Buenos Aires Hiriko etorbide batek Vitoria Aguirre izena darama.

Erreferentziak

  1. «Victoria Aguirre en su casa» www.laprensa.com.ar (Noiz kontsultatua: 2021-01-16).
  2. «Genealogía de Victoria Aguirre Anchorena» Geneanet (Noiz kontsultatua: 2021-01-16).
  3. a b laguna, hugo. (). «Historias de… mujeres argentinas: Victoria Aguirre» Medium (Noiz kontsultatua: 2021-01-16).
  4. «Emoción: la tataranieta de Victoria Aguirre, reconocida como la fundadora de Puerto Iguazú visitó por primera vez las Cataratas» MisionesOnline (Noiz kontsultatua: 2021-01-16).
  5. La catalogación como herramienta de la investigación histórica. El caso de las donaciones de Victoria Aguirre al Complejo Museográfico Enrique Udaondo. | Catedra Leonardi. (Noiz kontsultatua: 2021-01-16).

Bibliografia

  • Sosa de Newton, Lily, Argentinako Emakumeen Hiztegi Biografikoa, Plus Ultra, 1980
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q50895742
  • Wd Datuak: Q50895742