Xilosa

Xilosa
Formula kimikoaC5H10O5
Motaaldopentose (en) Itzuli
Identifikatzaileak
CAS zenbakia25990-60-7
Gmelin18222
ZVG135521
EC zenbakia247-395-8
ECHA100.043.072

Xilosa C 5 H 10 O 5 {\displaystyle {\ce {C5H10O5}}} formula duen monosakaridoa da, aldehido taldea (CHO) lehenengo karbonoan duena. Bost karbono dituenez pentosa bat da.

Koch zientzilari finlandiarrak isolatu zuen lehenengoz 1881 urtean[1].

Etimologia

Landare askotan agertzen da, lastoan, kotoi-hazien estalkian eta zurean bereziki, hortik bere izena, grekeraz ξύλον (xylon) hitzak "egurra" esan nahi du.

Ezaugarriak

Solido kristalino zuria da, zaporez gozoa, eta uretan urtzen da. Izadian ez da aske agertzen, xilosa banakoz osaturiko xilano gisa baizik. Xilanoa izatez hemizelulosa mota bat da.

Bost karbonotako kate honek karbonilo talde bat du muturrean eta hiru karbono asimetriko ditu. Gainerako gluzidoen antzera bi enantiomero izan arren naturan D-Xilosa baino ez da ageri. Laborategian L-xilosak sintetizatu izan dira.

Bost karbono dituen arren eraztun hexagonalak eratzen ditu, α eta β-D-xilopiranosa konformaazioak hartuz.

Erabilerak

Xilosak ez du kaloriarik[2] eta ondorioz diabetikoen jakiak egiteko erabiltzen da.

Hemizelulosaren degradazio azidoak furfurala sortzen du[3], hau industrian erabiltzen den disolbente berezia da eta polimero sintetikoen jatorrizko molekula ere izaten da.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Hudson & Cantor. (1950). Advances in carbohydrate chemistry 5.
  2. (Ingelesez) Helmer, O. M.; Fouts, Paul J.. (1937-05-01). «GASTRO-INTESTINAL STUDIES. VII. THE EXCRETION OF XYLOSE IN PERNICIOUS ANEMIA» Journal of Clinical Investigation 16 (3): 343–349.  doi:10.1172/JCI100862. ISSN 0021-9738. (Noiz kontsultatua: 2018-11-02).
  3. (Ingelesez) «http://www.orgsyn.org/demo.aspx?prep=cv1p0280» www.orgsyn.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-02).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q66589603
  • Commonscat Multimedia: Xylose / Q66589603

  • Medikuntzako identifikadoreak
  • FMA: 82804
  • Kimikako identifikadoreak
  • CAS erregistro zenbakia: 25990-60-7
  • ChEBI: 18222
  • DrugBank: 09419
  • Biologiako identifikadoreak
  • MGI: 25990-60-7
  • Wd Datuak: Q66589603
  • Commonscat Multimedia: Xylose / Q66589603


Karbono hidratoak
Monosakaridoak
Diosak
Aldosak: Glikolaldehidoa
Aldosak: EritrosaTreosa
Zetosak: Eritrulosa
Aldosak: ArabinosaErribosaLixosa • Xilosa
Zetosak: ErribulosaXilulosa
Aldosak: Alosa • AltrosaGalaktosaGlukosaGulosaIdosaManosaTalosa
Zetosak: FruktosaPsikosaSorbosaTagatosa
Deribatuak
Desoxiazukreak
Aminoazukreak
Azukre azidoak
Azukre alkoholikoak
Oligosakaridoak
Gainerakoak
Polisakaridoak