Aideko

Aideko
Euskal Herriko mitologia
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Domeinuaairea eta lainoa

Aideko euskal mitologiako naturaz gaindiko jeinu edo irelu bat da; kasuan kasuko giza ekintzak zaildu edo errazten zituena.

Berez ikusiezina da, baina zenbait itxura hartu dezake, lainoarena esate baterako. Batzuetan gaizkilea eta zenbaitetan ongile edo neutroa izan daiteke. Hori arrunta da euskal mitologiaren pertsonaien artean.

Etimologia

Airekoa dena esan nahi du. Airetik mugitzen dena eta airetik datorrena.

Beste izenak: Aide, Aidetikako. Lauso eta Lainaide lainoa bezala azaltzen denean. Lainaide Laino-z eta Aideko-z konposatzen da, Aidekoaren lainoa.

Ezaugarriak

Munduak eta gizakiak bi alde dauzkate; bata da "berezko", bere kabuz dena, naturala. Bestea "aidekoa" da, airekoa. Naturaz gaindikoa, magikoa, mistikoa...

Sakontzeko, irakurri: «berezko»

Beraz, aurrenekoari eragiteko, bere mundu naturalean azaltzen denean, indar eta bitarteko naturalak erabili behar dira, baina bigarrenari eragiteko, otoitza eta magia besterik ez dugu.

Ajangiz herriko Ruperto Arrue k, Gernikalde guztian azti lanak egiten zituena joan den mendeko aurreko hamarkadetan, zera kontatzen zion Jose Miguel Barandiarani; "Badaude zenbait gertaera teknikoaren menpe daudenak. Badaude beste batzuk apaizaren menpe daudenak, baina beste batzuk erabat nire eskumenean daude", hau da, magiaren menpe.

Zergatia agerian ez duten gaixotasun guztien ardura Aideren gain dago. Aideren sinesmena gorde duen gune geografikoak euskal Herriaz gain, Pirinio guztia eta Iberiar Penintsulako alde kantabriarra hartzen ditu.

Elezaharrak eta sinesmenak

Aideko behe-laino itxuran agertu daiteke bere ekintza kaltegarriak egiteko. Horrela zabaldu omen zuen sukar beltza Goierriko zenbait herritan duela bi mende. Argazkian, behe-lainoa Aiako Ibarrolako ibarrean
  • Goierrin uste zuten lainoak Aide ekartzen zuela, eta horregatik lainoa zerbait kaltegarritzat zuten.

Behe-lainoa kaltegarria den ustea nahikoa zabalduta dago Euskal Herrian. "Laino ustela"ren egun luzeek uztak eta baratzeak honda ditzakete, eta kaltegarria izan daitezke abere zein gizakientzat. Halakoetan Aidekok Lainaide itxura hartzen du.

Itsasoa da Aide behe-laino itxuran bidaltzen duena uztak eta belarra galtzeko.

  • Zerain eta Zegama aldean esaten denez, behe-laino txikiaren itxura hartutako Aidek ekarri bide zuen kolera-izurritea XVIII. urteko erdialdean.Kontatzen dutenez, behe-lainotxo bat pasatu zen Segurako kaleetan barrena, eta biharamunean sukar beltzaren izurritea inguruko jendea sarraskitzen hasi zen.

Izurritearekin amaitzeko, ardi taldeak eraman zituzten Segurara eta hango kaleetatik pasarazi. Horrela, uste zuten, ardiek beraganatuko zuten gaixotasuna eta gizakiak salbatu.

Bibliografia

  • Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
  • La primitiva religión de los vascos. Egilea José Dueso. argitaletxea, Orain, 1996. ISBN 84-89077-56-8.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12252907
  • Wd Datuak: Q12252907


mitologia Euskal mitologiako izakiak mitologia

Mari • Sugaar • Amalur • Urtzi
BasajaunBasandereLaminaJentilakKixmiSorginak


Aari • Ardi • AdarbakarAddar • Aiar • AdurAide-gaiztoAidegaxtoAide • Aideko • AidetitakoAitor • Aizpak • AkerAkerbeltzAlarabiAlarabieAmalurAmilamia • Arruit • AstoAtarrabi • Autzek • AxarkoBasajaunBasandereBehigorriBelagileBelekoBerezko • Beste Mutilak • Damatxo • DeabruEateEgoiEgu • Eguen • Eguzki AmandreEhiztari beltzaEkiEle • Eluaso • Erio • Errezabalgo aztiaErrolanEtxajaun • Etsai • Euzkibegi • Famerijelak • Frakazar • GaizkinaGaltzagorriGauargiGauekoGerixetiGizotsoa euskal mitologianGorritxikiakHarpeko Saindua • Heren • Herensuge • Herio • Idetargi • Iditu • Iduski-saindu • Ieltxu • IhiziIlazkiIlargi Amandre • Ilun • InkoIngumaIntxitxuIpotxak • Iratargi • Iratxo • Iraunsuge • Irel • IreluIreltxuIretargi • Iruztargi • IviliaJaun ZuriaJentilakKaskarotKixmiKuusuLainaideLainogaixtoLaminak • Lehen • Latsariak • Lezekoandrea • Lur • MariMaideMairuMaitagarriakMaju • Makilakiski • MamarroMamurMariMartakMartin TxikiMarkitosMateo TxistuDone Mikel AralarkoaMikelatsMirokutanaMozorroakNumenÑañarri • Hodei • Olanoiko zakurraOlentzeroOstriOtsokoPatuakPatxi ErrementariaSorginSugaarSuganSugoiSorsainTartaloTorto • Traganarru• TxalgorriTxorimaloYanagorriZaldiZezengorriZuzidun Txakurra

Beste hainbat izaki (zerrenda osoa)

  • i
  • e
  • a
Jainko-Jainkosak
Abelion • Aberri • AceioAegassisAeredaAgeionAghoAherbelsteAlarAlardossAlardost • Algassis • Ande • AnderexoAndosto • Aneto • ArardoArixoArmastoArpeninusArtehArthae • Arsilunnus • Asto IlunoAveranusAxoBaeserte • Baiase • Baiosis • BaikorrixBarsaBascei-AndossBeisirisBelgoBelisama • Benzozia • Bocco HarausoBoriennusCarpentusDahusDunzioEberrisEdelateEgeionElheErdaErditseErge • Erriape • Experceennius • Fagus .Gar • Harauso • Helasse • Herauscorritsehe • Horolat • Idiatte • IlixonIviliaLeheren • Lex • LurgorKagirisKantas NiskasMariOrtzi/Urtzi/OstriSexarborisStoiocusVaxusXuban
Izakiak
Aari • Ardi • AdarbakarAddar • Aiar • AdurAide-gaiztoAidegaxtoAide • Aideko • AidetitakoAitor • Aizpak • AkerAkerbeltzAlarabiAlarabieAmalurAmilamiaAnxo • Arruit • Astoa euskal mitologianAtarabi • Autzek • AxarkoBasajaunBasandereBehigorriBelagileBelekoBerezko • Beste Mutilak • Damatxo • DeabruEateEgoiEgu • Eguen • Eguzki AmandreEhiztari beltzaEkiEle • Eluaso • Erio • Errezabalgo aztiaErrolanEtxajaunEtsai • Etsaiak • Euzkibegi • Famerijelak • Frakazar • GaizkinaGaltxagorriGauargiGauekoGarGerixetiGizotsoaHarpeko Saindua • Hartza • Gorritxikiak • Heren • Herensuge • Herio • Idetargi • Iditu • Iduski-saindu • Ieltxu • IhiziIlazkiIlargi Amandre • Ilun • InkoIngumaIntxitxuIpotxak • Iratargi • Iratxo • Iraunsuge • Irel • IreluIreltxuIretargi • Iruztargi • Itsas laminakJaun ZuriaJentilakKaskarotKixmiKuusuLainaideLainogaixtoLaminak • Latasariak • Lehen • Lezekoandrea • Lur • LurgorMariMaide • Mairu • MaitagarriakMajuMakilakixkiMamarroMamurMariMartakMartin TxikiMarkitosMateo TxistuDone Mikel AralarkoaMikelatsMirokutanaMozorroakNumenÑañarri • Hodei • Olanoiko zakurraOlentzeroOrtziOstriOtsokoOstPatuakPatxi ErrementariaSorginSugaarSuganSugoiSorsainSorsainTartaloTorto • Traganarru (mitologia)• Txalgorri • Txorimalo • XaindiaYanagorriZaldiZezengorri
Lekuak
Agamunda • Agerre • AitzgaiztoAitzpelarreta • Aizkomendi • AizkorriAizkultzetaAkelarre • Aketegi • Albi • Aloña • Alos dorreaAmabirjina-harria • Anboto • Andredena Mariako iturriArmorkora • Aralar • SorginetxeAskaataAskoaAta harana • Auñamendi • Azalegi • Baltzola • Basajaun haitzaDone Mikel Aralarkoaren santutegiaErrolan HarriaErronkariarren zubiaGaztelu zaharGaztelugatxeIpestikoarriIratiko oihanaIratiko San Salbatore baselizaIruñarriJentilarriJentilbaratza • Kanbelu • Kastrexanako zubiaTxindokiLezao haitzuloLigiko zubiaMondarrainMurumendi • Obantzungo leizea • OrhiSalbatore kaperaSaltarriSarako lezeakSemeolaSorginaren TxabolaTxurrumurruUrgeldiXorroxin ur-jauziaZugarramurdiko leizeak
Kondairak
Ipuinak
Jaiak
Bestelakoak
Aizkora (mitologia) • Amets • ArgizaiolaArmorkoraAgotakEguzkiloreHilarriIdinarru • Kutxa • Kutunak • Mairu baratzMakilaMugarriLauburuTrikuharriZutarri
Izaki mitologikoen zerrenda • Mitologiako lekuen zerrenda • Kondaira guztien zerrenda • Sorginkeria Euskal Herrian