Kixmiren jaiotza eta Olentzeroren jatorria

Kixmiren jaiotza eta Olentzeroren jatorria euskal mitologiako kondaira garrantzitsuenetako bat da. Bertan jentilek, Kixmik eta Olentzerok hartzen dute parte. Kondaira honek Olentzeroren jatorria azaltzen digu, baita euskal paganismoaren amaieraren hasiera eta kristautasunaren etorreraren berri eman ere.

Kondaira

Jentilarri. Aralarreko mendilerroa.
Kixmi, inteligentzia artifizial batek irudikatua.

Behinola, Aralar mendilerroan dagoen Martxabaleta izeneko zelaigunean jentilak festa pagano bat ospatzen ari omen ziren dantzaka.[1]

Bat-batean, sortaldetik laino distiratsu bat zetorrela eurengana ikusi zuten. Argi arraro hark erabat sorgortu zituenez, lasterka joan ziren aholku bila eurekin bizi zen jentil zaharrenarengana, laino eta izarren inguruko jakitun ospea baitzuen.

Jentil zaharrak laino bitxi hura ikusita, jentilek ohi zuten modu atsekabez zuzendu zitzaion biltzarrari:

—Ene seme-alabok! —esan omen zien— Kixmi jaio eta gure amaiera iritsi da. Ez dut gehiago bizi nahi. Horregatik, otoi, bota nazazue amildegitik behera.

Eta hala, jentil zaharraren nahia bete eta bertan behera amildu zuten, halako modu tragikoan heriotzarekin topo eginez.

Bien bitartean, laino distiratsua gero eta hurbilago zegoen, babesleku bila ihesi zihoazen jentilen ikusmena bera ere itsutzeraino.

Une hartan Arraztaran izeneko inguruan dagoen pagadi batera ailegatuta, lainoa haien gainean kokatu eta jentilak harri pilo baten pean gelditu ziren lurperatuta. Gaur egun harri pila hari Jentilarri deritzote; hots, Jentilen Harria.

Halere, ez omen ziren jentil guztiak orduan hil, bakar batek biziraun izan baitzuen. Jentil hark Euskal Herri osoan Kixmiren jaiotza iragartzen du oraindik ere, eta haren izena Olentzero da.

Jentilen hizkuntzan Kixmi izena Kristo izenaren parekidea zen.

Ikus gainera

Erreferentziak

  1. 1916. urtean Zaldibia udalerriko artzain batek On Joxe Migel Barandiaran zenari kontatutako kondaira. Antologia de Fabulas, Cuentos y Leyendas del Pais Vasco. Luis de Barandiaran Irizar. Txertoa argitaletxea, 1984.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12261500
  • Wd Datuak: Q12261500
  • i
  • e
  • a
Jainko-Jainkosak
Abelion • Aberri • AceioAegassisAeredaAgeionAghoAherbelsteAlarAlardossAlardost • Algassis • Ande • AnderexoAndosto • Aneto • ArardoArixoArmastoArpeninusArtehArthae • Arsilunnus • Asto IlunoAveranusAxoBaeserte • Baiase • Baiosis • BaikorrixBarsaBascei-AndossBeisirisBelgoBelisama • Benzozia • Bocco HarausoBoriennusCarpentusDahusDunzioEberrisEdelateEgeionElheErdaErditseErge • Erriape • Experceennius • Fagus .Gar • Harauso • Helasse • Herauscorritsehe • Horolat • Idiatte • IlixonIviliaLeheren • Lex • LurgorKagirisKantas NiskasMariOrtzi/Urtzi/OstriSexarborisStoiocusVaxusXuban
Izakiak
Aari • Ardi • AdarbakarAddar • Aiar • AdurAide-gaiztoAidegaxtoAideAidekoAidetitakoAitor • Aizpak • AkerAkerbeltzAlarabiAlarabieAmalurAmilamiaAnxo • Arruit • Astoa euskal mitologianAtarabi • Autzek • AxarkoBasajaunBasandereBehigorriBelagileBelekoBerezko • Beste Mutilak • Damatxo • DeabruEateEgoiEgu • Eguen • Eguzki AmandreEhiztari beltzaEkiEle • Eluaso • Erio • Errezabalgo aztiaErrolanEtxajaunEtsai • Etsaiak • Euzkibegi • Famerijelak • Frakazar • GaizkinaGaltxagorriGauargiGauekoGarGerixetiGizotsoaHarpeko Saindua • Hartza • Gorritxikiak • Heren • Herensuge • Herio • Idetargi • Iditu • Iduski-saindu • Ieltxu • IhiziIlazkiIlargi Amandre • Ilun • InkoIngumaIntxitxuIpotxak • Iratargi • Iratxo • Iraunsuge • Irel • IreluIreltxuIretargi • Iruztargi • Itsas laminakJaun ZuriaJentilakKaskarotKixmiKuusuLainaideLainogaixtoLaminak • Latasariak • Lehen • Lezekoandrea • Lur • LurgorMariMaide • Mairu • MaitagarriakMajuMakilakixkiMamarroMamurMariMartakMartin TxikiMarkitosMateo TxistuDone Mikel AralarkoaMikelatsMirokutanaMozorroakNumenÑañarri • Hodei • Olanoiko zakurraOlentzeroOrtziOstriOtsokoOstPatuakPatxi ErrementariaSorginSugaarSuganSugoiSorsainSorsainTartaloTorto • Traganarru (mitologia)• Txalgorri • Txorimalo • XaindiaYanagorriZaldiZezengorri
Lekuak
Agamunda • Agerre • AitzgaiztoAitzpelarreta • Aizkomendi • AizkorriAizkultzetaAkelarre • Aketegi • Albi • Aloña • Alos dorreaAmabirjina-harria • Anboto • Andredena Mariako iturriArmorkora • Aralar • SorginetxeAskaataAskoaAta harana • Auñamendi • Azalegi • Baltzola • Basajaun haitzaDone Mikel Aralarkoaren santutegiaErrolan HarriaErronkariarren zubiaGaztelu zaharGaztelugatxeIpestikoarriIratiko oihanaIratiko San Salbatore baselizaIruñarriJentilarriJentilbaratza • Kanbelu • Kastrexanako zubiaTxindokiLezao haitzuloLigiko zubiaMondarrainMurumendi • Obantzungo leizea • OrhiSalbatore kaperaSaltarriSarako lezeakSemeolaSorginaren TxabolaTxurrumurruUrgeldiXorroxin ur-jauziaZugarramurdiko leizeak
Kondairak
Ipuinak
Jaiak
Bestelakoak
Aizkora (mitologia) • Amets • ArgizaiolaArmorkoraAgotakEguzkiloreHilarriIdinarru • Kutxa • Kutunak • Mairu baratzMakilaMugarriLauburuTrikuharriZutarri
Izaki mitologikoen zerrenda • Mitologiako lekuen zerrenda • Kondaira guztien zerrenda • Sorginkeria Euskal Herrian