Figura erretoriko

Figura erretorikoak, estilo-figurak edo diskurtso-figurak diskurtso bati, testu edo hizketa bati alegia, adierazkortasuna ematen dioten hizkuntz baliabideak dira. Literaturan nahiz diskurtso arruntetan erabiltzen dira; garai batean, ordea, bi motatako diskurtsoak bereizten ziren: sermo ornatus, hau da, figurekin apainduta, eta sermo vulgaris, hizkera arrunta. [1]

Figura erretoriko motak

Figura erretorikoak hiru motatakoak izan daitezke:[2]

  • Hizkuntza figurak edo hitzezko figurak (fonetiko-fonologikoak, morfologikoak eta sintaktikoak),
  • Pentsamendu figurak.
  • Figura semantikoak: tropoak edo irudiak[3]

Hitzezko figurak

Batez ere hitzen formari dagozkio, nahiz eta batzuetan ere esanahi gaineko eragina izan. Bi kategoria bereizten dira: hitzari dagozkionak eta egiturari dagozkionak, besteak.

  • Hitzari dagozkionak: aliterazio, anadiplosi / bihurki, anafora, anagrama, anakoluto, antanaklasi, apokope, asindeton, asonantzia, ekiboko, elipsi, epifonema, epifora, erredundantzia, errepika, erretizentzia, eufonia, gradazio / klimax / mailaketa, hitz joko, homofonia / hoskidetasun, homoioptoton, homoioteleuton, calembour, kateatzea / anadiplosi, onomatopeia, paronomasia, polisindeton, pleonasmo, similikadentzia, zeugma.

Pentsamendu figurak

Hitzen esanahiei eragiten diete. Hona hemen ezagunenak: aipamen, alegia, antitesi, apostrofe, comminatio, deprecatio, deskripzio, dialogismo, dubitatio, enumerazio, epiteto, erregu, esklamazio, etopeia, eufemismo, exhortatio, galdera erretoriko, hiperbole, imprecatio, ironia, kontraesan, kontraste, kontzesio, litote, metaketa, oximoron, paradoxa, perifrasi / itzulinguru, praeteritio, praetermisio, paralipsi, prolepsi, prosopopeia / pertsonifikazio, sarkasmo, zehar-aipamen / allusio.

Tropoak eta irudiak

Tropoek hitzen esanahien aldaketa dakarte, hitzari irudizko esanahi berri bat ezarriz edo erantsiz. Egile batzuen ustez, tropoak eta figura erretorikoak bereizi beharko lirateke.

Irudi literarioek edo figura erretoriko semantikoek ez dute zertan hitzen esanahia aldatu, baina diskurtsoaren edo testuaren ohiko adierazteko gaitasunari halako gehigarri bat eransten diote, hizkuntzarekin jolastuz eta hizkuntza oso ohikoa ez den modu batean erabiliz.

Hauek dira ezagunenak: alegoria, analogia, antonomasia, bisemia, irudi, konparazio, metafora, metagoge, metalepsi, metonimia, perifrasi, polisemia, sinbolo, sinekdoke, sinestesia.

Figura erretorikoen zerrenda

A
B
C
D
E
F
  • Figura etimologikoa.
G
H
I
K
L
M
O
P
S
T
Z

Erreferentziak

  1. Xabier Altzibar "figura erretoriko" Literatura Terminonen Hiztegia
  2. Xabier Altzibar, Literatura terminoen hiztegia, 245.or. Zerrenda hau egileen arabera aldatu egiten da.
  3. Ibidem, 332.or.

Bibliografia

  • Euskaltzaindia: Literatura terminoen hiztegia. Bilbo: 2008.
  • (Gaztelaniaz) Angelo Marchese eta Joaquín Forradellas: Diccionario de retórica, crítica y terminología literaria. Bartzelona: Ariel, 1982.
  • (Gaztelaniaz) Ángel Romera, Manual de retórica y recursos estilísticos.

Kanpo estekak

  • Euskaltzaindiaren Literatura Terminoen Hiztegia.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q182545
  • Identifikadoreak
  • GND: 4129756-8
  • Wd Datuak: Q182545